XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bruno ECHENIQUE idazlea, lapurtarren artean sartzen du Onaindiak, bainan nafarra izan zen, Urdazubikoa, Elizondon bizitua.
Prinzipe Bonaparterendako franko idatzi zuen, eta harek asko estimatu, Echenique-k itzulpenak xuxen egiten ziozkalako, fantasiarik batere gabe; gizon letraduna zen eta ikasia.
BONAPARTE bera ere sartzen du autoreak, euskal liburuxka eta itzulpen asko eginarazi bai zituen, diruketa aundiak xahutuz horretarako.
Hala ere, euskaldunak eskerrotx agertu dira beti, izkuntzalari jakintsua izan zenaren alde, bihotzez
Zer ttipikeria!.
Franzisko LAPITZE ere sail hortan sartu du, baina Arizkun-Baztangoa da idazle aundi hori sortzez, bere aitzinaldeko aitonak eta arrebak bezala.
Xabier eta Inazioren biografia hori, literatur eredu bezala gelditu da, historia aldetik noizpait irristatzen bada ere.
DUVOISIN kapitaina ere aipatzen du, BIBLIA osoa euskeratu (ederki) zuelako Bonaparteren bizkar;
Larralde, David eta Guilbeau, olerkari onak izan ziren (iruak medikuak) eta Elissamburu saratarra, grenadieren kapitaina, euskal olerkari guztien arteko oberenetarik bat izan zena, aipaturik daude;
Gipuzkoarren artean, J. Batista AGIRRE, giputz-euskeraz izan den idazlerik lerdenena eta garbiena; Echagaray, Iturriaga, bai eta Gaspar JAUREGUI
Kristina erreginari,
Arabarren artean